Lan Esperientziaren Egiaztapen eta Ziurtapena
Tradizioz egiaztagiriak edo tituluak ematerakoan soilik ikaskuntza sistema formalen bidez lortzen ziren kualifikazioak onartzen ziren. Hala ere pertsonek beren gaitasunak hainbat bidetatik lor eta garatu ditzakete, hots, enpresan egindako lanen bidez, bere kasa ikasiz?
Gaitasuna Egiaztatzeko Egitura martxan jartzen da 2004. urtean, egitura honek edozein bidetatik eskuratutako lanbide gaitasunak Lanbide Heziketako Tituluetan ezarritako gutxieneko maila betetzen duela egiaztatzeaz, ebaluatzeaz eta ziurtatzeaz arduratzen da. Modu pertsonalizatu eta malgu batez, pertsonei beren aurretiazko ikaskuntzak kapitalizatzeko aukera ematen zaie beren gaitasuna bultzatzeko eta lanbidean aurrera egiteko. Azkenik, pertsonak bizitza osoan prestakuntza iraunkorrera bultzatzeko xedea du.
Egituraren faseak
- Informazio fasea
- Aholkularitza eta curriculumaren azterketa fasea
- Gaitasuna frogatzeko fasea
- Ziurtapen fasea
Ikasturte honetan, MENDEKO PERTSONEI GIZARTE -ERAKUNDEETAN LAGUNTZA SOZIOSANITARIOA ESKAINTZA espezialitatean bakarrik jarri da martxan.
Deialdia 2010eko irailean egin zen eta, aurreko faseak (Informazioa, Izen-ematea, Hautagaien behin-behineko eta behin-betiko zerrendak argitaratzea, …) pasatu ondoren, orain AHOLKULARITZA fasean gaude, azaroaren 1etik Urtarrilaren 14ra.
MATRIKULA fasea abenduaren 13tik 28ra izango da, eta izen-ematea gauzatutako zentro berean egin behar da.
Egiaztatze fasea Informazio gehiago: www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net


