Proiektuak
Urte guzti hauetan, Aretxabaleta Lanbide Eskolan, makina bat proiektutan sartuta egon da . Horietako asko Hezkuntza Sailetik bultzatuak izan dira, baina beste asko, bailarako hainbat erakunderekin batera burutu dira eta guztiak izan dira onuragarriak. Hauek dira batzuk:
Proiektu internazionalak
"Europa del conocimiento", 1994ean Europako Komunitateak onartu zuen programa bat da eta enpresetan praktikak egiteko garaian lanbide heziketako ikasleen mugikortasuna bultzatzen du Komunitateko partaide diren estatuen artean. ALEko ikasleek programa honetan parte hartu dute, Leonardo da Vinci eta Erasmus eta hau da azken ikasturte hauetan gauzatu den partaidetza:
2001-2002 ikasturtean Gustav von Schörl ikastetxearekin elkar trukea egin zen.
- Fundizioko 3 ikasle Alemeniara joan ziren
- 6 ikasle alemaniar guregana etorri ziren
2002-2003 ikasturtean ikastetxe berarekin.
- Metal Eraikuntzako 4 ikasle joan ziren Alemaniara
- 5 ikasle alemaniar etorri ziren ikastetxera.
2002-2003 ikasturtean.
- 4 irakasle joan ziren Italiara
- 2 irakasle etorri ziren Aretxabaletara.
2003-2004 ikasturtean.
- irakasle bat Hungariara joan zen.
2004-2005 ikasturtean.
- ikasle 1 Txekiako Vuste Envis enpresara joan zen.
2005-2006 ikasturtean.
- Fundizioko 4 ikasle Portugaleko SONAFI (Sociedade Nacional de Fundi) enpresara joan ziren.
2006-2007 ikasturtean.
- Fundizioko 2 ikasle Suediara , Hoganas enpresara joan ziren
- Fundizioko 2 ikasle , Eslovakiara, Fagor-Ederlaneko enpresara.
2007-2008 ikasturtean.
- Fundizioko 2 ikasle Suediara , Hoganas enpresara joan ziren.
Hizkuntza Normaltasun Proiektua
Proiektu honen helburua ikastetxean hizkuntza normaltasuna lantzea da. Ikastetxeko eragile guztien arteko harremanetan euskararen erabilera sustatzeko sortu da.
Urtero ekintza desberdinak egiten dira ikastetxeko partaide guztiekin batera.
Ikasleekin, lehiaketak, hitzaldiak, zine emanaldiak eta kontzertuak egiten ditugu.
Irakasleek aurreko ekintzak antolatzen parte hartzen dute eta beraiendako zuzenduta euskara arloan heltzen zaizkigun berri guztien informazioa banatzen zaie. Ikastetxeko talde guztiek parte hartuz, Korrika Aretxabaletatik pasatzerakoan ekintzak antolatzen laguntzen dute.
EJE Proiektua
"Empresa Joven Europea", Ikasleengan gaitasun ekintzaileak lantzen dituen proiektua da. EJE-k ,proposatzen die ikasleei beraien mini-enpresa bat sortzea eta kooperatiba baten erara kudeatzea. Ikasgelan sortzen den kooperatiba honek beste lurraldeetako mini-enpresekin harreman komertzialetan jartzen da eta beraien artean produktuen sal-erosketa egiteko.
EJE proiektuaren bultzatzaileak Gipuzkoako Foru Aldundia eta Teknika (Lanbide Heziketarko Berrikuntza zentrua) dira eta Valnalon ( Ciudad tecnológica del valle del Nalon) proiektua sortu zuen erakundearen laguntzarekin.
Proiektu honen helburuak
- Ikasleengan gaitasun ekintzaileak bultzatzea.
- Enpresa bat sortzeko eta kudeatzeko ezaguerak ikasleei trasmititu esperientzia erreal batean oinarrituz.
- Lurralde desberdinetako ikasleen artean loturak sortu
- Ikasle eta irakasleen arteko harremana bultzatu
- Ikasle eta ikastetxea inguruko enpresekin loturak sortzea..
KORTA proiektua
Proiektu hau Joxemari Korta Fundazioaren diru laguntzarekin eraman zen aurrera eta irakasle talde batek Stuttgarten lau eguneko egonaldi bat burutu zuen. Proiektuaren helburua zen, fundizio arloan puntako teknologien berri jasotzea zuzenean lan horietan diharduten hainbat enpresa bisitatuz, Wollin, Moneva Frech, Daimler, guztia bertako unibersitate irakasle batek lagunduz.
CIPA proiektua
"Mundukide" elkartearekin batera Soldadura eta galdaragintzako irakasleek eta ikasleek 2006. Urtean "pentsuak nahasteko" makina egin zuten ikastetxeko tailerrean. Pentsuak nahasteko makinak, lana emango die alde horretan bizi diren 200 nekazal familiei. Herri hori Guinea Ecuatorialean dagoen Metemeleté da.


