Misioa eta baloreak

Misioa

Pulbimetalurgia eta injekzio galdaketa espezialitateko Goi mailako hezkuntzak, eta baita eskualdeko industri arloari bereziki, eta bere hazkunde eta aukeragatik, osasun arloari zuzendutako Erdi mailako beste espezialitate sorta baten eskaintzak ere bereizten gaituen Euskal Herriko Sare Publikoko Lanbide Heziketako Ikastetxe bat gara. Prestakuntza ez arautuan bitartez, langileriari eta langabetuei bere aurrerabide profesionala eta enpresetan sortzen diren behar berezien moldaera errazten dugu. Eskualdeko enpresekin eta beste ikastetxe batzuekin daukagun harremanetan oinarrituta berrikuntza indartzen dugu, prestigioko eta zaindutako irudia mantentzen dugu, teknologia berrien ezarpena bultzatzen dugu eta enpresa berrien eratzea sustatzen dugu.

Ikuspegia

Eskaintzen dituen espezialitateetako prestakuntza teknikoan eskualdeko enpresentzat, eta Pulbimetalurgia eta injekzio galdaketa espezialitatean Euskal Herri mailan erreferentzia ikastetxe bezala ezagutzea.

Baloreak

Antolakuntza arloan

  • Langileriaren protagonismoa eta parte hartzea, etengabeko prestakuntza, mintegia eta berrikuntza proiektuen bitartez.
  • Ikasleekin, familiekin, instituzioekin eta enpresekin komunikazioa, antolakuntzaren hobekuntzak konkretatzeko.
  • Etengabeko hobekuntza bide bezala, gure ikasleriaren prestakuntza enpresek behar eta eskatzen dutena izan dezan.
  • Euskararen erabilera ikastetxeko arlo guztietan.

Hezkuntza arloan

  • Pertsona guztiak errespetatzen duen hezkuntza.
  • Erantzukizuna, autonomia, ekimena bultzatzea, taldean lan egitea eta Euskararen erabilera sustatzen duen hezkuntza.
  • Bezeroen eskakizunak aseguratu eta legeak eta arauak eskatzen dituenak betetzen duen hezkuntza.