Aurkezpena eta historia

Aretxabaletako Institutuko eraikina

Aurkezpena

Aretxabaleta Lanbide Eskola GLHBI Goi mailako Lanbide Heziketako Institutua da eta bertan pertsonak lan mundurako prestatzen ditugu, inguruko enpresei erantzuna emanez eta prestakuntza beraien beharretara egokituz.

ALE, ikastetxe Integratua da, Hasierako prestakuntzaren bitartez Goi Mailako eta Erdi Mailako teknikariak prestatzen ditugu urtero. Langile eta langabetuak prestatzen ditugu Katalogoko eta Okupazionaleko ikastaroez baliatuz.

Gure helburuetako bat da Debagoieneko enpresei laguntzea beraiek behar dituzten langileak prestatuz. Horretarako prestakuntza diagnostikoak egiten ditugu gero enpresaren neurrira ikastaroak antolatuz.

Historia

Leintz Lanbide Ikastegia, 1978.urtean sortu zen. Nahiz eta urte zailak izan ikastetxea begi onez ikusia zegoen herrian eta hasierako urte horietan ikasle kopurua ehunetik gorakoa izan zen. 80ko hamarkadan, ikastetxea goruntza egin zuen ikasle kopuruan eta inguruko irakasleen inkorporazioan. 1983an, gaur egun daukagun eraikina egin zen, Aretxabaletako udaletxeak utzitako lursailean eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko ikastetxe publikoen sarean sartu zen.

Ondoren, 90ko hamarkadan, LOGSE lege berriarekin, Heziketa Zikloen ezarpenarekin batera Arrasate eta Aretxabaleta Institutuak elkartu ziren. Fusioaren helburua, Debagaraian, ikastetxe publiko batean Bigarren Hezkuntza osoa eskaintzea zen. Ikastetxe fusionatuan, Aretxabaletari egokitu zitzaion Lanbide Heziketa atala ematera.

Eta 2002. urtean, Institutuak ISO 9001:2000 lortu zuen, gero ikastetxean ematen diren espezialitate guztietara zabalduz, baita langileentzako eta langabetuentzako prestakuntzara.

Bi urte geroago 2004an ikastetxea banatu egin zen beti Sailburuordetzak emandako zuzenbideak jarraituz

Kalitate sistemaren ezarpenarekin jarraituz, LHko Sailburuordeak aholkatzen duen bezala , 2006. urtean EFQM ereduko kalitatezko Qa lortu genuen.

Honen ondoren Goi Lanbide Heziketako Berariazko Institutua izatea lortu genuen

Aurten ISO 9000:2008 pasatu dugu eta Euskal Herriko Ikastetxe Integratuen sareko partaide garela esan dezakegu, honek esan nahi du Aretxabaleta Lanbide Eskolan hiru eratako Prestakuntza Profesionala irakasten dugula: Hasierako Prestakuntza, Katalogoko prestakuntza eta Prestakuntza Okupazionala.